Sektore publiko, administrazio-zuzenbide, merkataritza-zuzenbide, familia-zuzenbide eta zuzenbide zibilaren inguruan aritutako bi hamarkadek ematen diguten esperientzia, zalantzarik gabe, berme bat da gure bezeroentzat. Hurbiltasuna, diskrezioa eta guztiz neurrira egindako zerbitzua dira gure lan-filosofiaren oinarriak. Saragueta-Mujika Abokatuak bulegoan kasu bakoitza aztertzen dugu, neurrira egindako eta legezko berme guztiak izango dituen soluzio bat eskaintzeko.
Gipuzkoan eta Nafarroan diharduen abokatu-bulego gisa, sektore publikoan, administrazio- eta merkataritza-zuzenbidean eta mugaz gaindiko eta nazioarteko zuzenbideko gaietan espezializatuta gaude. Merkataritza-arloan dugun ezagutza eta esperientzia zabala zure zerbitzura jartzen dugu. Merkatarien elkarte eta federazioei laguntza eta babesa ematen diegu.
Felipe Saragueta
SELKTORE PUBLIKOA ETA ENPRESA-SEKTOREA
Borja Mujika
FAMILIA-ZUZENBIDEA ETA ZUZENBIDE ZIBILA
Saragueta-Mujika Abokatuak bulegoan abokatu espezialistak gara familia-zuzenbidean eta zuzenbide zibilean. Lege-laguntza eta -defentsa eskatzen duen edozein gatazka mota aztertzen dugu, bai familia-abokatutzari dagokionez, bai auzokideen erkidegoei eta jabetza horizontalari dagokienez.
Abokatu-bulego baten bila zabiltza Gipuzkoan edo Nafarroan?
Saragueta-Mujika Abokatuak bulegoan lagunduko dizugu. Jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta zure kasurako soluziorik onena bilatuko dugu.